Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Testu batean, "1,5na puntu lortu dituzte" adierazp...

0 boto
Testu batean, "1,5na puntu lortu dituzte" adierazpena ikusi dut. Zuzena da? Eta zuzena ez bada, nola gehitu beharko genioke -na banatzailea zenbaki hamartar bati (hori egiterik badago)?
galdetuta Uzt 3, 2017 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Bai; zuzena da zenbaki hamartarrei -na atzizkia eranstea zenbaki banatzailea sortzeko. Hona zenbait adibide: -0,5 cm lodi, 12 cm altu eta 18 cm luze den zirkuitu inprimatu batek 0,06na W barreiatzen duten 80 logika-txip ditu alde batean, estu-estu. -...% 0,3na irabazi dute ...bankuek burtsan. -...0,4na puntu emango zaie lehen hiru sinatzaileei. -Ordezkari batek 1,8 boto izango du, eta beste biek 1,6na boto. -... munduko 6.100 milioi biztanleek 1,7na hektarea izango lituzkete.
erantzunda Uzt 3, 2017 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik
...