Bai; zuzena da zenbaki hamartarrei -na atzizkia eranstea zenbaki banatzailea sortzeko. Hona zenbait adibide: -0,5 cm lodi, 12 cm altu eta 18 cm luze den zirkuitu inprimatu batek 0,06na W barreiatzen duten 80 logika-txip ditu alde batean, estu-estu. -...% 0,3na irabazi dute ...bankuek burtsan. -...0,4na puntu emango zaie lehen hiru sinatzaileei. -Ordezkari batek 1,8 boto izango du, eta beste biek 1,6na boto. -... munduko 6.100 milioi biztanleek 1,7na hektarea izango lituzkete.