Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

ahal dut / dezaket?

0 boto
Galdera Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen da eta beste erabilerak alboratzen ari direla uste dut, esate baterako: “egin dezaket”, “ekarri dezakezu”, “egin dezakegu”… Horien ordez “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “ahal duzu” entzuten ditut. Jatorra al da erabilera hori?
galdetuta Uzt 3, 2017 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Zure galdera dela eta, lau kontu adierazi nahi dizkizugu: a) Aipatu dituzun bi egitura horien zuzentasuna dela-eta, biak dira zuzenak eta biek esanahi bera dute: Egin dezaket = Egin ahal dut Joan naiteke = Joan ahal naiz b) Bi egitura horiekin batera, beste hau ere badugu: Egiten ahal dut Joaten ahal naiz c) Ezezkoetan, berriz, modu hauek ditugu: Ez dezaket egin = Ezin dezaket egin = Ezin dut egin = Ez dut egiten ahal Ez naiteke joan = Ezin naiteke joan = Ezin naiz joan = Ez naiz joaten ahal Egitura bat erabili zein beste bat erabili, zuzen ari gara. Zenbaitetan euskalki kontua izaten da, eta horren arabera egiten du hiztunak aukera. Beste batzuetan, berriz, erosotasun kontua izaten da hautua, egitura “erabilerraza” baita AHAL eta EZIN partikulak indikatiboko aditz laguntzailearekin baliatzea. d) Bukatzeko, aipatu nahi dizugu ahalerako aditz laguntzailea erabiltzean euskara baturako aditz nagusiak aditzoin forma hartzea hobesten dela; hortaz, zuk emandako adibideetan, ekar dezakezu hobesten da, eta ez ekarri dezakezu.
erantzunda Uzt 3, 2017 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik
...