Egokia da galdera mota horretan (ZEIN DA...?) ZEIN galdetzailea erabiltzea. Dudazkoa litzateke Zein da ... ekuazioa? ez baizik Zein ekuazio...? galdetuko bagenu; kasu horretan, izan ere, ZER galdetzailea litzateke egokiagoa: zer ekuazio du asintota horizontalak?, zer ekuazio dagokio asintota horizontalari? Zein ekuazio... ? galdera egitekotan, ekuazio bat baino gehiago izan behar dira, eta horietatik bat aukeratzen da: ... zein ekuazio dagokio asintota horizontalari: x=0 ala x=1?