Zer adierazi nahi den, bata edo bestea erabili behar da. Alegia, zerbaiten probabilitatea edo zerbait gertatzeko probabilitatea kalkulatu nahi badugu, orduan ZER baliatuko dugu (ZER probabilitate); aldiz, probabilitate sorta bat edukita horietatik bat aukeratu behar bagenu, orduan ZEIN erabiliko genuke (ZEIN probabilitate). Hala ZEIN nola ZER erabilita, izena mugagabean jokatu behar da: zer probabilitate, zein probabilitate.