Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kaixo zer da egokiago: zein probabilitate dugu / z...

0 boto
Kaixo zer da egokiago: zein probabilitate dugu / zer probabilitate dugu / zein probabilitatea dugu /zer probabilitatea dugu / ? Mila esker
galdetuta Eka 12, 2017 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Zer adierazi nahi den, bata edo bestea erabili behar da. Alegia, zerbaiten probabilitatea edo zerbait gertatzeko probabilitatea kalkulatu nahi badugu, orduan ZER baliatuko dugu (ZER probabilitate); aldiz, probabilitate sorta bat edukita horietatik bat aukeratu behar bagenu, orduan ZEIN erabiliko genuke (ZEIN probabilitate). Hala ZEIN nola ZER erabilita, izena mugagabean jokatu behar da: zer probabilitate, zein probabilitate.
erantzunda Eka 12, 2017 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik
...