Zelan eman euskaraz "visual analysis / análisis visual" kontzeptua, ahal dela perifrasi barik? Kapitulu bateko izenburua izan behar luke Neuk irudi bat ikusi eta aztertu behar dut (A eta B zatia ditu irudiak), ikusten ditudan ezaugarriak aintzat hartuta, A eta B ren arteko aldeak zein diren igarriko dut; horixe da visual analysis-a egitea. EHUskaratuak-en begiratuta "behatu" agertzen da. Hori ez dut erabili behar, lanean "behatu" portaeraren beitze aktiboa-edo delako. "Begi-azterketa" forma ere aurkitu dut hor, "formaren begi-azterketa" ~ "analisis visual de la forma". "Begi-azterketa" esanda, herrian egin dudan proto-ikerketan okulistarenean egiten omen da. "Ikusizko analisia" eta "ikusizko azterketa" aurki daitezke Interneten. Ikuskera lokalistegiaren eraginpean, akaso, baina forma horri ez diot zentzurik hartzen. Aurretik, eskerrik asko ahaleginagatik