Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

“barkatu zaitut” ala “barkatu dizut”?

0 boto
Galdera Zein dago ondo: “barkatu zaitut” ala “barkatu dizut”?
galdetuta Eka 10, 2017 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Aipatu dituzun bi aldaera horien artean, “barkatu dizut” da zuzena. BARKATU aditza, pertsona bati dagokionean, NOR-NORI-NORK motako laguntzailearekin jokatu behar dugu. NOR-NORK motako laguntzailearekin jokatuko dugu NORI barkatu zehazten ez denean bakarrik. Hona hemen zer dioten Euskaltzaindiaren Hiztegian, BARKATU kontsultatuta: barkatu, barka, barkatzen du ad. (Pertsona bati dagokionean, dio ad.). Huts, irain edo bekatu bat zigortzeari edo zor bat hartzeari utzi. Irain guztiak barkatu nizkion. Apaizak barka ditzake bekatu guztiak? Barka iezadazu. Barka, jauna. Etsaiei barkatzea. Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren. Irain guztiak barkatu nizkion. Hartzekodunak zorra barkatu. Ez duzu pagatu behar, baldin hartzekodunak berak barkatzen badizu. Erraz barkatzen dena. Ezin barkatuzkoa. Bihotzez barkatu. Hortaz: NORI barkatu adierazteko NOR-NORI-NORK motako laguntzailea baliatuko dugu: “Irain guztiak barkatu nizkion”, “Barka iezadazu”, “Aita, barka iezaiezu”, “Irain guztiak barkatu nizkion”, “Ez duzu pagatu behar, baldin hartzekodunak berak barkatzen badizu”. NORI barkatu adierazten ez denean, NOR-NORK motako laguntzailea: “Apaizak barka ditzake bekatu guztiak?”. Zuk aipatu dituzun bi aldaeretan argi ikusten da berariaz adierazi nahi duzula NORI barkatu. Horregatik, “barkatu dizut”. Beste kontu bat litzateke, adibidez, “Dagoeneko barkatu dut barkatu beharreko guztia; ez dut beste ezer barkatuko”.
erantzunda Eka 10, 2017 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik
...