Lehenik eta behin esan behar dugu badirela gaztelaniaz zure esaeraren pareko beste aldaera batzuk ere, itxuraz ere oso-oso antzekoak direnak, eta, dudarik gabe, esanahi bera dutenak: “Lo que poco cuesta, poco vale”, “Lo que poco cuesta, poco se aprecia” eta “Lo que cuesta poco, se estima en menos” esate baterako. Ideia hauxe adierazten dute laurek: ez diogula behar adinako baliorik ematen diru gutxiren truke edota ahaleginik egin gabe lortzen dugunari. Ideia hori euskaraz adierazteko, esaera edo atsotitz hauek aurkitu ditugu: – Gutxi kosta, gutxi estima. – Gutxi kostatzen dena gutxi estimatzen da. Aurrekoa oinarri hartuta, guk geuk sortu dugu hau. – Nekerik gabeko lanak, baliorik ez. – Neke handia, estimazio handia. – Nekerik ez, estimaziorik ez.