Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Kaixo. Zenbait galdera ditut: 1)Ortotipografian hitz elkaketari buruz dagoen informazioa irakurri ondoren, ziurtatu nahi dut marratxoz idazten direla hitz hauek: neur-tresnak, pentsamendu biso-espaziala, idazketa-frogak, adimen-puntuazio, hizkuntza-gaitasuna. 2) Nola itzuli pentsamendu biso-espaziala (pensamiento viso-espacial)? 3) Denbora guztian aipatzen nabilen ''kopia lasai froga'' horrela jarri behar dut, ala ''kopia lasaiaren froga'' ala ''kopia lasai-froga''? Modu beretsuan, ''kopia azkar-froga'', ala ''kopia azkarraren froga''? 4)Latinezko bi hitz ditut: continuum eta post-hoc. Kurtsibaz jarri behar ditut? 5)Ikasmaila ala irakasmaila? Eskerrik asko, Irune
Aditua (297k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
1) Ados. 'Neurtzeko tresnak' agian aski da edo 'neurgailuak'. 'Idazketa-probak'. 2) Horrela idaztekotan, 'bisoespaziala' (definizioa behar da ondo itzultzeko) 'Espazio-irudikapenezko pentsamendua'. 3) Kopiatze lasaiaren proba, bizkor kopiatze bizorraren proba. 4) Letra etzanez, marratxorik gabe, post hoc. Continuum euskarazko hiztegietan dago (letra etzanik gabe beraz, 'campus' bezala). 5) Zer adierazi nahi den. Nivel de enseƱanza: irakasmaila; nivel de aprendizaje: curso (1, 2...) ikasmaila.
Aditua (297k puntu) -(r)engatik
...