Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Ongi deklinatu ahal izateko, jakin nahiko nuke Ziordia herri-izenaren amaierako “a” hori artikulua den ala ez. Eskerrik asko.
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Horrelako zalantza bat dugunean, Euskaltzaindiaren webguneko ONOMASTIKA atalera jo behar dugu eta han kontsultatu. Ziordia izena kontsultatuta, ikusiko dugu euskal era arautu moduan Ziordia (-a) agertzen dela. Parentesi arteko (-a) horrek esan nahi du toki-izenaren amaierako -a hori artikulua dela; beraz, ez da deklinabide kasu guztietan agertuko. Beste era batera esanda: “a” ez den beste edozein bokalez bukaturiko zeinahi izen arrunten jokaera bera izango du, esaterako “mendi” izenak duen bera jokabide bera. Hona hemen, kasuz kasu: Absolutua: mendia / Ziordia Ergatiboa: mendiak / Ziordiak Datiboa: mendiari / Ziordiari Partitiboa: mendirik / Ziordirik Genitiboa: mendiaren / Ziordiaren Destinatiboa: mendiarentzat / Ziordiarentzat Soziatiboa: mendiarekin / Ziordiarekin Instrumentala: mendiaz / Ziordiaz Motibatiboa: mendiarengatik / Ziordiarengatik Inesiboa: mendian / Ziordian Leku-genitiboa: mendiko / Ziordiko Adlatiboa: mendira / Ziordira Adlatibo bukatuzkoa: mendiraino / Ziordiraino Norabide zuzenezkoa: mendirantz / Ziordirantz Ablatiboa: menditik / Ziorditik
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...