"Zientziaren eta teknikako euskara arautzeko gomendioak" liburua, EIMAk, 89. orrialdean, proposatzen du nola idatzi eta nola irakurri ehuneko negatiboak (-% bost; "minus ehuneko bost"). Alabaina, "minus" ez da ehunekoetan erabiltzen den ikur bakarra; izan ere, "plus-minus (+/-)" ere daiteke. Nola idatzi eta irakurri behar da ikur hori?