Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Bi zalantza azido nukleikoen inguruan. A, C, G, T:...

0 boto
Bi zalantza azido nukleikoen inguruan. A, C, G, T: gaztelaniaz: bases nitrogenadas, ingelesez: nitrogenous bases. Euskaraz? Base nitrogenatuak (askotan entzunda/ikusia), nitrogenodun baseak? A, G: molekula hauek "purina" deritzon eraztun bat osatzen dute. gaztelaniaz: bases púricas edo batzutan entzunda ere, bases purínicas. Ingelesez: purine bases. Euskaraz??? Base purinikoak (entzunda/ikusia) edo Purina baseak? T, C: molekula hauek "pirimidina" deritzon eraztun bat osatzen dute. gaztelaniaz: bases pirimidínicas eta ingelesez pyrimidine bases. Euskaraz? Base pirimidinikoak (entzunda/ikusia) edo Pirimidina baseak?
galdetuta Mar 20, 2016 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Elhuyarrek BASE NITROGENATUAK, PURIKOAK, PIRIMIDIKOAK proposatzen du, eta egokia deritzogu.
erantzunda Mar 20, 2016 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik
...