Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Testu batean “nora iritsi behar dugu?” esaldia erabili dut eta zuzenketa egin didate “nora iritsi behar gara” dela esanez. Zein da forma egokia? Badakit “iritsi naiz” esan behar dela, iritsi nor formakoa delako, baina tartean “behar” sartzen denean, zer gertatzen da?
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
“Behar izan” aditz modalaren laguntzaileari dagokionez, aditz laguntzaile gisa “edun” erabiltzea hobetsi du Euskaltzaindiak, bai “behar izan” aditzaren aditz osagarria iragankorra denean (jan, edan, erosi…) bai eta iragangaitza denean ere (joan, etorri, geratu, iritsi…). Hau da, laguntzailea NOR-NORK sailekoa da: Etxera iritsi behar dut (*edun) Etxean geratu behar dut (*edun) Gauza bera gertatzen da “nahi izan” aditzarekin: Etxera iritsi nahi dut (*edun) Etxean geratu nahi dut (*edun) Dena den, Euskaltzaindiak salbuespen batzuk zehaztu ditu (ikus 113. araua): 1. Behar izan aditza aditz laguntzaile iragankor gisa jokatuko da, ondoan agertzen den aditz osagarria edozein motatakoa delarik, iragangaitza denean ere bai: a) Lan egin behar dugu b) Liburua ekarri behar zenidan c) Etxera joan behar dut • du-aditza + behar ====> [aditza] + behar + du-saileko aditz laguntzailea • da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + du-saileko aditz laguntzailea 2. Halere, lehen puntuan esana ez da beteko behar izan aditza, datibodun aditz iragangaitz batekin agertzen denean. Orduan izan laguntzailearen zaio-saileko formak erabiliko dira beti: a) Bihar mintzatu beharko natzaizu gai horretaz b) Azkenerako gauza guztiak ahaztu behar zaizkizu • zaio-aditza + behar ====> [aditza] + behar + zaio-saileko aditz laguntzailea 3. Bestalde, zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan batez ere, behar izan aditzak izan laguntzailea har dezake aditz iragangaitzekin: a) Joan behar naiz b) Ez zara ikaratu behar Jokabide hau ere ez da gaitzesten: • da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + da-saileko aditz laguntzailea.
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...