Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Nola esaten da “cabeza de turco ” euskaraz?

0 boto
Galdera Kaixo: Gaur goizean, “cabeza de turco” esamoldea entzun dut, eta ezin asmaturik nabil euskaraz nola esan. Ba al du euskal ordainik? Eskerrik asko!
galdetuta Ots 7, 2016 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Elhuyar hiztegian honakoa agertzen da: cabeza de turco bekatari, errudun, petxero, kopla-buruko; turko-buru “Turko-buru” hitzaren adibiderik ez dago EPG (Euskarazko Prosa Gaur) corpusean, baina gaur egungo prentsan erabiltzen da. “Petxero” hitzaren esanahia hauxe da: biktima (Orotarikoa); morroia, esklaboa… (EPG).
erantzunda Ots 7, 2016 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik
...