Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Kaixo: “Hesiez haratagoko” gaztelaniaz “más allá de” esateko egokia ote den galdetzen dut. Mila esker
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Hiztegi batuan, “más allá de” aditzondoaren ordaintzat “harago” agertzen da. Hiztegi batuak “harat” ere jaso du; beraz, “haratago” bertan jarri ez badute ere, zuzena dela esan daiteke: oinarritzat “hara” hartu beharrean “harat” hartzen bada, “haratago” sor dezakegu. Ondorengo loturan ikus ditzakezu adibideak testuinguruan: harago (Ereduzko Prosa Gaur) Zuk emandako adibidean, -ko atzizkia gehituta, izenlagunaren funtzioa betetzen du, eta izen bat behar du ondoren, “Hesiez haragoko etxea”, esaterako. Aurretik duen izenaren kasua instrumentala da, baina ablatiboa ere erabil daiteke: […] munduko miseria guztietatik haragoko atseden-tokia […] (Xabier Mendiguren Elizegi, Errautsen distira, Elkar, 2002, 49 or.). Ikus adibide gehiago ondorengo loturetan: haragoko (Ereduzko Prosa Gaur) haratagoko.
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...