Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Egokia al da gaztelaniaz “viaje de bodas” edota “luna de miel” itzultzeko eztei-bidaia esatea? Ikusi dut hainbat hiztegitan onartzen dela, baina agian egokiagoa da “ezkonbidaia”.
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Biak izan daitezke egokiak “viaje de bodas” edo “luna de miel” itzultzeko, nahiz ematen duen maizago erabili dela “eztei-bidaia”. Ikus dezagun zer esaten den hiztegietan: Elhuyar hiztegian biak agertzen dira, bai eztei-bidaia bai ezkonbidaia. eztei-bidaia Honen azpisarrera da: eztei eu > es viaje de bodas, luna de miel ezkonbidaia eu > es iz. viaje de novios, luna de miel Hiztegi batuak ez du ez bata ez bestea jaso. eztei ezkon ezkontza Orotarikoan “ezkon-bidaia” bai, baina “eztei-bidaia” ez: ezkon-bidaia, ezkon-bidai. Viaje de bodas. Lizardik, oraintsuago, ezkon-bidai luzea eginarazi zion herriz herri [euskarari]. MIH 164. Euskalterm hiztegian: eztei-bidaia “Ezkonbidaia” ez da bertan agertzen. Ereduzko Prosa Gaur (EPG) webgunean bata zein bestea erabilita ikus daitezke: ezkon-bidaia eztei bidaia Egungo Testuen Corpusa (ETC) webgunean: ezkonbidaia (18 agerraldi) eztei-bidaia (318 agerraldi) Lexikoaren Behatokiaren Corpusa: ezkonbidaia (8 agerraldi) eztei-bidaia (27 agerraldi)
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...