Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Zer desberdintasun dago “dena” eta “guztia” hitzen artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Euskaltzaindiak ez du arautu kontu hau; beraz, ez dago gaizki nork bere euskalkiko erabilerari jarraitzea. Halere, irizpideren bat nahi izanez gero, bada zenbait gramatikatan gomendatzen den joera edota erabilera bat. Honako hau, alegia: a) DENA bakarrik erabili ohi da: – Dena jan duzu? – Denak etorri dira. – Denontzat erosi omen dute. b) GUZTI: bakarrik zein izen bati laguntzen erabili ohi da: – Guztia jan duzu? / Tortilla guztia jan duzu? – Guztiak etorri dira / Ikasle guztiak etorri dira. – Guztiontzat erosi omen dute / Eskolako haur guztiontzat erosi omen dute. Afera honi lotua eta Euskaltzaindiak arautu duen bakarra 4. arauan, Hau guz(t)ia izenekoan datorrena da, eta hauxe da: sintagma batean “guzti” eta erakusle bat elkarrekin egokitzen direnean, euskara batuan “guzti” erakuslearen ondoren idaztea (edo esatea) gomendatzen da eta, gainera, biak deklinatzea. Adibidez: “Hau guztia jan duzu?”, “Horiek guztiak etorri dira”, “Lagun horiekin guztiekin afaldu nuen atzo”, “Eskolako haur hauentzat guztientzat erosi omen dute”… Eta ez Guzti hau jan duzu, Guzti horiek etorri dira, Lagun guzti horiekin afaldu nuen atzo, Eskolako haur guzti horientzat erosi omen dute…
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...