Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

“Otsagi” ala “Otsagabia”?

0 boto
Galdera Zein erabili behar dugu testu idatzietan, “Otsagabia” ala “Otsagi”? Ahozkoan “Otsagi” erabil daiteke?
galdetuta Eka 25, 2015 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Hasiera batean, 1979an, hain zuzen, Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia argitaratu zuenean, “Otsagi” jaso zuen. Gerora, forma osoak hobetsi ditu, ahozkoak oro har baztertuz. Beraz, gaur egun, Otsagabia (-a) agertzen da Hiztegi batuan, Euskal Onomastikaren Datutegia-n (EODAn), Euskal Herriko leku-izenak dokumentuan (132. or.), Euskal Herriko udalerrien zerrenda alfabetikoan (32. or.), IVAPeko Estilo liburuan (85. or.)… Eta honela deklinatu behar da: Otsagabia, Otsagabiak, Otsagabiari, Otsagabian, Otsagabiko, Otsagabitik, Otsagabira…, azken –a hori artikulua delako (“Iruñea” izenaren kasuan bezala: Iruñeari, Iruñean, baina Iruñeko, Iruñetik, Iruñera…). Bestalde, Euskaltzaindiak ez du esan ahozko formak ahozkoan ere baztertu behar diren ala ez. Euskal Herriko leku-izenak (Noiz eguneratua: 2015-01-30): Euskal Herriko udalerrien zerrenda alfabetikoa (Noiz eguneratua: 2015-01-30):
erantzunda Eka 25, 2015 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik
...