Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Garapen "jasangarria" ala garapen "iraunkorra"?...

0 boto
Garapen "jasangarria" ala garapen "iraunkorra"?
galdetuta Mai 31, 2015 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik

2 Erantzun

0 boto
Galdera hori erantzunda dago 114 eta 332 kodea daramaten galderetan. Badirudi 'sostenible' kontzeptuaren gakoa 'irautearekin' lotua dagoela, gaurko garapen-ereduak ez baitezake iraun luzaro. Dena den, Elhuyar Hiztegiak 'jasangarri' ematen du, eta 'eramangarri' ere erabili duenik bada; aldiz, Euskalterm-ek 'iraunkor' dakar; Euskaltzaindiak ere hori hobetsi du. 'Garapen iraunkor' [desarrollo sostenible] eta 'hazkunde iraunkor' [crecimiento sostenible] gomendatzen dizkizugu. Eztabaida hori Euskaltzaindiaren Terminologia Batzordeari dagokio. EHU-ko Euskara Zerbitzuak Euskaltzaindiaren erabakiak bere egiten ditu, eta kasu horretan adostasun osoz. Kontu horretan, gainera, 'iraunkor' hitzak zuk aipaturko bigarren zentzua ere bete-betean hartzen du. 'Iraungarri' tradizioan ageri da, baina beste balio bat ere badu, 'iraunarazten duena' Orotariko Hiztegiak dakarrenaren arabera. Nahasgarria gerta liteke, beraz.
erantzunda Mai 31, 2015 Ehulku Zerbitzua Aditua (33,100 puntu) -(r)engatik
Boto +1
Egun on, ez naiz sartuko aurreko erantzunaren egokitasunean, euskaltzaindiak hala hobesten badu horrela izango baita. Baina, euskalterm-en idatzi ezkero, "garapen jasangarria" azaltzen da eta ez "garapen iraunkorra" aurrez erantzun duenak esan bezala.
erantzunda Urr 31, 2017 Aitormendia (170 puntu) -(r)engatik
...