Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

“Kaixo, guztioi” ala “Kaixo guztioi”?

0 boto
Galdera Mezu bat idazterakoan askotan honela hasten gara: Kaixo, Irene: Nola da, ordea, “Kaixo, guztioi:” ala “Kaixo guztioi:”? Egitura honetan koma behar da ala ez?
galdetuta Mai 31, 2015 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Zuk ongi jarri duzun moduan, deiki edo bokatiboa komarekin jarri behar dugu; hortaz, “Kaixo, Irene:” da forma zuzena. Deiki edo bokatiboa NOR kasuan jartzen da eta norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen den hitza da. Maiz, artikulurik gabe ere erabili ohi da: Aizu, adiskide(a), zatoz hona! edo Barkatu, Xabi, hori ez da horrela. Beste kontu bat da, ordea, zuk aipatutako bestea: “Kaixo guztioi:”. Hor guztioi ez da deikia, isildu dugun aditz baten zehar osagarria-edo baizik: “Kaixo esan nahi dizuet guztioi” edo antzeko zerbait legoke azpian; beraz, tarteko koma hori ez da jarri behar.
erantzunda Mai 31, 2015 EIBZren kontsulta (5,980 puntu) -(r)engatik
...