Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Hiztegian bilatu nuen “interino” hitza, ez nekielako euskaraz nola esaten zen. Elhuyarren itzulpena “bitarteko irakaslea” da eta hori erabiltzen hasi naiz. Zenbait idazkitan, ordea, “behin-behineko” erabiltzen dutela ikusi dut, eta nik ez dakit esanahi bera duten ala ez.
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Gaur egun (profesor) interino hitzaren ordain moduan bitarteko (irakasle) ematen da toki gehienetan. a) Lehenik eta behin, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sarean duen Hezkuntzako Hiztegira jo eta halaxe dator bertan: Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko lan-kontratu cas – contrato laboral interino Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko funtzionario cas – funcionario interino Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko irakasle cas – interino, profesor Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko irakasle cas – profesor interino Gaia: Hezkuntza eus – bitarteko zerbitzuak cas – servicios interinos b) Euskalterm terminologia-bankuan eta Elhuyar hiztegian kontsultatuta ere, salbuespen bat kenduta, bitarteko (irakasle) dator. c) Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere azken urteotan, salbuespenen bat kenduta, bitarteko erabiltzen dute. d) Zehazki hiztegian, berriz, behin-behineko eta aldi baterako ordainak datoz interino hitzarendako. Horiek guztiak azterturik, egokiena bitarteko hitzaren alde egitea dela dirudi. “Behin-behineko”, berriz, gaztelaniazko provisional berbaren ordaintzat-edo agertzen da. Begiratu, bestela, adibidez zer datorren Hezkuntzako Hiztegian: Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko destino cas – destino provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko funtzionario cas – funcionario provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko jabe cas – propietario provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko matrikula cas – matrícula provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko neurri cas – medida provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko nota cas – nota provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko zerrenda cas – lista provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko zerrenda cas – listado provisional Gaia: Hezkuntza eus – behin-behineko ziurtagiri cas – certificado provisional Gaia: Hezkuntza eus – gaur egungo behin-behineko destino cas – destino actual provisional Beraz, interino bitarteko eta provisional, behin-behineko bereizketa egiteak ematen du egokiena.
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...