Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera: Nire kontsultak deklinabidearekin zerikusia du. Zerez eta zerekin, noiz erabili behar da bakoitza?
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
: Hona hemen kasu bakoitzaren erabilerak: NOREKIN (soziatiboa): NOREKIN (soziatiboa): 1. Kidetasuna adierazten du. Adib. Zein irakasleREKIN zaudete? BetikoAREKIN. 2. Instrumentala edo kausa. Adib. Argi honEKIN ezin dut lorik egin. 3. Denbora adieraz dezake “–rekin batera” egitura baliatuz. Adib. Musika entzuteAREKIN BATERA dantza egiteko gogoa sortzen zait. ZEREZ (instrumentala): ZEREZ (instrumentala): 1. Instrumentaltasuna, hots, tresna edo bitartekoa adierazteko. Adib. Hau eskuZ garbitu dut. 2. Materia edo gaia. Adib. EgurrEZ egin du kutxa. 3. Modua. Adib. BihotzEZ eskertzen dizut emandako laguntza. 4. Lekua. Adib. MendiZ joango gara. 5. Gaia. Adib. Egunero futbolAZ aritzeak ez ote du nazkatzen? 6. Zenbait aditzekin: ahaztu, ahantzi, kezkatu, arduratu, gogoratu, oroitu, konturatu, ohartu, jabetu, baliatu, poztu, damutu… Adib. ZuTAZ oroituko naiz. 7. Postposizio batzuekin: bestalde, gain, kanpo, landa… Adib. AutoAZ gain motoa ere erosi du. 8. Partizipioarekin. Adib. Hitz eginEZ konbentzitu genuen. 9. Zenbait esapidetan: buruz ikasi, honezkero, bide batez, batez beste, batez ere, zaharraren zaharrez, adibidez, ondorioz…Adib. Kalera noa eta, bide batez, zaborra aterako dut. Batzuetan instrumentaltasuna adierazteko bi kasuak erabiltzen dira. Halakoetan, badirudi tresna edo bitartekoa adierazten duen izena pluralean badago edo adjektibo edo erakusle batez lagundurik dagoenean, NOREKIN erabili ohi dela eta gainerakoetan, batez ere mugagabean, ZEREZ kasua erabiltzeko joera dagoela. Adib. GuraizeEKIN moztu dugu orria eta enborra, berriz, aizkoraZ. Dokumentuak: ZUBIRI, Ilari eta Entzi, Euskal gramatika osoa, Didaktiker, 2012. EUSKALTZAINDIA, Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 1993. 2013/05/20
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...