Ongietorri Zalantzak.eus -(e)ra, hemen galderak egin ahal izango dituzu eta komunitatearen beste erabiltzaileengandik erantzunak jasoko dituzu.

Kategoriak

0 boto
Galdera Egun hauetan eta hainbat frontoitan binakako esku-pilota txapelketa jokatzen ari da. Asteburuetan gustatzen zait partiduak ikustea eta harritu egin nau orain kontatuko dizuedanak: esatariak, jokalariek puntu berberak dituztenean, esan beharrean “bina tantu berdindu dute” esaten du “bina ados daude”. Oso bitxia iruditu zait. Normalean, eskolan “enpatatu” (bai, badakit gaizki dagoela) edo “berdindu ” erabiltzen dut. Zuzena da “ados” hori erabiltzea? Ongi egongo da Euzkitze esatariak hori esaten duelako eta, nire ustez, berak oso ongi hitz egiten duelako. Zuei, zer iruditzen zaizue?
Aditua (53k puntu) -(r)engatik

Erantzun 1

0 boto
Arrazoi duzu, oso esatari ona da Euzkitze eta ongi erabiltzen du “ados izan” hori, dudarik ez dago. Badirudi batik bat pilota jokoan erabili ohi dela, nahiz eta bestelako lehiaketetan ere balia daitekeen. Hiztegi batzuetan kontsulta eginda, ondorioa da “ados izan”, “berdindu” eta “adostu” erabili ohi direla tanto edo puntu-kopuru bera adierazteko. Hauteskundeetako emaitzak emateko ere baliatu izan dute noiz edo noiz, boto-kopuru bera adierazteko. Hona hemen hiztegi batzuetan datorrena: a) Elhuyarren: estar empatado [referido a deportes, principalmente en el juego de la pelota, o a competiciones en general] 24na ados ziren: iban empatados a 24. b) Euskaltzaindiaren Hiztegian: ados 1 adlag. Tanto kopuru berean. 39an ados eta batek galdu behar. ados izan 1 Kiroletan eta lehiaketetan, pilota jokoan bereziki, tanto kopuru bera izan. 24na ados ziren. 11n eta 32an ados izanik zuberotarrak nagusitu dira. Bi hautagaiak ados dira, 20na botorekin. c) Harluxeten: ados • ADOS IZAN. Kirol eta lehiaketetan, pilota-jokoan bereziki, tanto– edo puntu–kopuru berdina izan. Oraino 24-na ados ziren hala ere. b) Labayrun adostu 1 “da” Jok., Kirol. igualar, empatar. Bi alderdiak adostu dira bira. ~ bardindu (bizk.), berdindu (bat.)
Aditua (53k puntu) -(r)engatik
...